Saltar la navegación

Ayuntamiento de la Anteiglesia de Abadiño

Parque Natural de Urkiola · Ayuntamiento de Abadiño

Situación


Menú principal


Abadiño

El pueblo a las faldas de Urkiola



Parkea ezagutzera bazatoz ezin zara joan Abadiño, Urkiola barreneko herria, bisitatu barik, zerbitzu, jatetxe, bar, ostatu, etab. ugari dituen udalerria baita.

Udalerriaren sorkuntzari buruzko berriak antzinateko iluntasunean galtzen dira. Elizate izateak Abadiñon antzina-antzinako garaietatik bizi izan dela jendea susmatzera eramaten gaitu, horrek Bizkaiko Lur Lauarekin lotzen baitu. Bere mugartean garrantzi handiko aztarna prehistorikoak aurkitu dira zenbait aztarnategitan, hala nola Bolinkoban (Solutre aztarnategia). Oialkoban (Brontze Arokoa), Astakoban eta Albiztein. Bere historia ezagutzeko erarik hoberena bere monumentu nagusiak bisitatzea da.

Muntsaratz dorrea
Construcción que data del siglo IX posiblemente, ubicada en el barrio de Muntsaratz. Es uno de los solares más antiguos, una de las edificaciones renacentistas más importantes en su género y uno de los monumentos más divulgados de Bizkaia. Se hallaba casi vencida aunque se ha procedido a su reforma

Otoño en Urkiola. Bosques autóctonos, repoblaciones forestales, pastizales y comunidades de roquedo forman el tapiz vegetal del Parque Natural de Urkiola
Campa Foral de Gerendiaga en su estado actual.

Gerediaga multzoa
Abadiñoko udal mugarteko mendixka batean dago eta izen bereko auzotegikoa da. Udal mugarteko ibarra bere ikusmenean daukan mendixka horretan dago San Salvador ermita, oso ezaguna berau ermita zin-hartzailea zelako; bere ezaugarria erdian dagoen dimentsio handiagoetako jesarleku baten inguruan zirkuluerdian gertutako harrizko 12 jesarleku txikiago izatean datza eta Durangoko Merinaldeak bere Batzar Nagusiak hortxe egiten zituen. Hortik metro gutxitara eta ermitaren aurrean dagoen zelaian ermitarekin multzoa osatzen duen monumentu izaerako harrizko Gurutzea dago. 1633an hareharriz egindakoa da. Gurutze horren existentziak XV. mendearen hasieratik XVIII. mendearen amaierara arteko epealdian Durango aldean egin ziren harrizko gurutze mordo batekin dauka zerikusia, estilo gotiko eta errenazentistak baitira, nahiz eta estilo platereskotzat ere jo izen diren.

Astola etxea
Astola etxea edo Astolazubiaurre Durango Merinaldeko zentro politiko-administratiboetako bat izan zen bere garaian. Merinaldeak 1.576an erosi zuen eraikina. Auzitegia eta tenientearen egoitza Merinaldeko kartzela eta artxiboarekin batera eraman ziren bertara. Denbora iragan ahala, etxe horrek garai batean izan zuen garrantzia galduz joan zen; 1784an Abadiñoko Eliza Nagusira eraman zen Merinaldeko artxibo berria; 1843 inguruan Astolako Tenientearen kargua desagertu egin zen eta kartzela Lariz Dorrera aldatu zuten. Gaur egun Durango Merinaldeko Mankomunitatearen, Gerediaga Elkartearen, Pilotaren Euskal Federazioaren eta Euskadiko Herri Eskolaren egoitzak daude bertan.

Abadiño Dorrea
Zelaieta herri-gunean dago, Durangotik Elorriora doan bidearen ondoan. Pedro Abendañok guztiz suntsitu zuen 1443an eta Iñigo Abendaño bere semeak berreraiki. XIX. mendean zeharo erre zen eta berehala erreformatu zen etxebizitza bat gutxiagorekin.

Zeletabe Jauregia
Jauregi hau 1913an eraiki zuten jatorriz Abadiñokoa zen Maria Zelaietak eta Pablo Galindez bere senar jaunak; gaur Galindez Jauregia bezala ezagutzen da. Txanporta Plazatik San Trokaz Plazarantz doan bidean dago. Egoera onean dago eta ojiba-leiho deigarriak ditu.

1990eko abenduaren 28an aipatu eraikin hori Udalak erosi zuen herri-hornikuntzarako erabiltzeko eta eraikina erabilera berrira egokitzeko behar ziren birgaitze-obrak egin behar izan zituen.

Informazio gehiago, hemen www.abadiano.org


2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta