Saltar la navegación

Ayuntamiento de la Anteiglesia de Abadiño

Parque Natural de Urkiola · Ayuntamiento de Abadiño

Situación


Menú principal


Espeleologia Urkiolan

Larrano edo Urrekazuloko Leizea



Zailtasun maila: Ertainetan Handia

Arriskua: Ertainetan Handia

Anbotoko Karstaren ipar aurpegian dago, 800 metroko altueran. Larranoko leizea da beharbada barrunbe ikusiena eta ezagunena, zeren, irispide arriskutsuko Anbotoko Dama ez bezala, Larranotik abiatu eta gailurrerantz ipar mazelatik doan bidezidorraren aldamenean aurkitzen baita, noizbehinkako ibiltari eta txangozale askoren ia derrigorrezko iraganbidea.

Durante la exploración de la sima nos dimos cuenta de la cantidad de residuos que albergaba la cavidad y decidimos hacer algo.

Irispidea:

Urkiolatik abiatuta Pol-Polera igoko gara; hantxe aurkituko dugu Anboto, Urkiolamendi, Atxarte eta Larranorantz doazen bideak batzen diren bidegurutzea. Larranora doana hartuko dugu eta 10 minutu inguruan helduko gara lepora; hemendik lehen aipatutako Anbotoranzko bidea hartuko dugu, zeina erraz aurkituko dugun Ipar norabidea jarraituz. Handik bi minutu pasatxora ikusiko dugu, gure eskuinetara, aho handia.

Deskribapena:

Leize natural honek, hainbat urtetan meatze lanetarako erabiliak, 15 metro inguru diametroko dimentsio erregulardun ahoa dauka, oso erraz ikusten dena bide ertzean bertan dagoelako, mendizaleek eztarria freskatzeko geratzen diren iturri baten ondo-ondoan.

Lurzoruaren sakonunearen barrena Ipar alderantz hondoratzen da, hodi formako beheranzko arranpan, zeina, zabalduz doan heinean, diaklasa (arraildura) forma hartzen duen; toki honexetan adarkatzen da bitan barrunbea, mutur batean 25 metroko putzuaren burualdea eta bestean hainbat meatze galeria txiki aurkitzen delarik. Galeriok barrunbearen gune naturalez baliatzen dira, eta astiro-astiro, 8 metrora iristen ez diren irtengune txikietan zehar, lehen aipaturiko putzuaren barrenera garamatzate ibilera espiralean. Bide horretan adarkatze ugari aurkituko dugu, behin baino gehiagotan zalantza sor dezaketenak, baina ez inolaz ere arriskurik. Behin barrenean, sala sedimentatu txiki bat aurkitzen dugu, laborantza hondakinen kariaz jalkia, baita enbor bat edo beste, eta hurrengo putzurantz doan ur emari txiki bat. Azken putzu hau kanpai forma duen 20 metroko putzu polita da, erdi gunean 15 cm inguruko galeria paralelo bat duena, meatzari zailek zulatua, oraindik ez dakigularik zelan iritsi ahal izan ziren haraino.

Beherantz egitean, Fakirren Sala aurkituko dugu, hondoan dagoen kristal puska ugariagatik horrela deitua. Sala honetatik hodi formako beste meatze-galeria bat irteten da Iparrerantz eta 12 metrora amaitzen da, ur sorburu forman ixten den goranzko arranpa batean. Metro batzuk atzerago beste arranpa txiki bat dago, zeinek, beraren antzeko beste batzuekin kateatuz, IM norabidean 11 m duen azken putzura eramango gaituen; putzu hau, berriz, ur hari bat lurperatzen den gune hertsi batean bukatzen da 74 metroko sakoneran.

 


2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta