Saltar la navegación

Ayuntamiento de la Anteiglesia de Abadiño

Parque Natural de Urkiola · Ayuntamiento de Abadiño

Situación


Menú principal


Oinezko ibilbideak Urkiola Parke Naturalean zehar

Sarrera

Urkiola mendatea atzean Alluitz duela.

Xenda-zaletasuna, eremu natural bat ezagutzeko erarik onenetarikoa da eta Urkiola Parke Naturalak, hain zuzen ere, ingurune ideiala eskaintzen digu jarduera hori garatzeko. Urkiolako mendiek xenda-sare zabala dute, antzinako bideen, mendi ibilbide tradizionalen eta Parke deklaratu ostean egindako bide berrien gainean egina.

Abadiñoko udalerriak bi sarbide nagusi ditu Parkearen barruan, Urkiola Mendatea eta Atxarte haitzartea hain zuzen, eta bi horietatik ibilbide ugari egin daitezke.

Urkiola mendatea toki oso ospetsua da eta bertara erromesak, mendizaleak eta mota guztietako ibiltariak joan ohi dira. Partearen erdi-erdian dag, 700 metro baino gehiagoko altueran eta inguruan gailur harkaiztsuek, larreek eta pagadi hostotsuek osaturiko paisaia eder-eder bat dauka

Atxarte haitzartea leku erabat zirraragarrian dago, eskalada-bideek zeharkatutako kareharrizko horma izugarriek inguraturik dagoelako. Eta, gainera, ur gardenezko errekasto bat, Jesukristoren ermita, harrizko zubi zaharra eta antzinako errota baten aztarnak daude eta, bereziki, toki honi nortasuna ematen dioten aztarna prehistorikoak dituzten kobak.

Proposatzen dizkizuegun ibilbideetan zehar Urkiolako balio naturalak, historikoak eta kulturalak ezagut ditzakezue. Ibilbide aukera zabala daukazue hautatzeko, hasi ibilbide didaktiko xumeetatik mendi eta igoera klasikoetaraino, azken hauetan forma fisiko ona beharko dugularik. Baina badago, baita, proposatzen dizkizuegun ibilbide batzuk konbinatzeko ahalbidea ere. Jarduera on bat izango litzateke Atxartetik Urkiolara Txakurzulotik doan igoera Urkiolagirre ibilbidearekin lotu eta Asuntzetik Atxartera jaistea.

 


Atxarte Haitzartea.

 


2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta