Saltar la navegación

Ayuntamiento de la Anteiglesia de Abadiño

Parque Natural de Urkiola · Ayuntamiento de Abadiño

Situación


Menú principal


Ibilbideak Atxartetik

Aitz-Txiki (782 m)


El Astxiki después de una nevada.

Fitxa teknikoa

Bidaldia: 5,5 Km.
Iraupena (joan eta etorri): 2 h 15 min.
Desnibela: 480 m.
Sailtasuna: Txiki ertaina.
Sasoirik onena: Udaberria, uda eta udazkena.
Puntu interesgarriak: Atxarteko Jesukristoren ermita, harrizko zubia, Atxarteko antzinako errotaren aztarnak, kareharrizko harkaiztegia, harkaiztegiko hegaztiak.

Ibilbidearen deskripzioa

Atxarten dagoen goiko aparkalekutik, harrobiak baino apur bat gorago dagoenetik alegia, ondo markaturik dagoen bidezidor bat ateratzen da ezkerraldetik, aldapa gogor bat igotzen du Aitz-Txikiko hegoaldeko maldaren barrena estaltzen duen ehun urtetik gorako pagadi baterantz. Pagadiaren gainean Aitz-Txikiko murruak jaikitzen dira eta hor, giro ona egiten badu, eskalatzaileen kordada ugari ikusiko ditugu horma bertikaletatik gora igotzen. Behingoan bidezidorra Intxaurralde baserritik datorren bide zabal batera heltzen da eta handik minutu gutxira pago zahar batzuek eta goi-tentsioko dorre izugarri batek babesturiko Genzelaiko larredietara heltzen da. Hemen goi-tentsioko lineari jarraituko diogu Artola muinorantz sigi-sagan igoz hasieran harritzatik eta gero larre eta pago zaharretatik.

Artola muinora heltzen garenean ezkerrera joko dugu Aitz-Txikiko gailurretik datozen harritzak gainditzeko. Tarte hori harkaitz artetik doa eta ibilbide erosoena bilatzen saiatu beharko gara tontorrera heltzeko.

Gailurretik Atxarte haitzartearen sakoneranzko ikuspegia harrigarria da eta beste aldean Alluitz mendi-puskak erronka jotzen ari zaigula dirudi igotzeko eskatuz. Aitz-Txikiko tontorrean gotorleku bat egon zen Erdi Aroan; baina gaur ez dira geratzen horma zati batzuk baino, praktikan ezerez. Zorte pitin bat badugu, saiak ikusiko ditugu planeatzen, sai zuriak artazika hegan, belatxinga talderen bat eta mendi-tuntunak gure motxilen ondoan ogi-birrinen bila. Eta behar bada, baita, Aitz-Txikiko murruak eskalatzera datorren eskalatzaileren bat ere.

Itzulera igotzeko erabili dugun bide beretik egingo dugu.

 


Ibilbidea Atxarteko aparkalekuaren ezkerraldean hasten da.

 


Untzillatx mendia atzean uzten dugu.

 


Aitz-Txikiko gailurrean, Alluitz atzean dugula.

 


Abadiñoko ikuspegia Aitz-Txikiko tontorretik.

 


2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta