Saltar la navegación

Ayuntamiento de la Anteiglesia de Abadiño

Parque Natural de Urkiola · Ayuntamiento de Abadiño

Situación


Menú principal


Ziza pozoitsuak

Urbeltz gorrigarria

Coprinus atramentarius – Urbeltz gorrigarria

Atramentum hitzetik (lat) = Tinta. Daukan delikueszentziagatik.
Izen arrunta = (eusk.) Urbeltz gorrigarria, (gaztel) Coprino (frantse.) Coprin noir d’encre

TXAPELA: 3 cm-tik 8ra arteko diametroa. Arrautza-antzekoa, gero kanpai formakoa, delikueszentea ertzetik aurrera, sarri tolestura erradialekin, kolore gris zurixka edo arre grisaxka.

LAMINAK: Askeak, sabel formakoak, estuak, kolore grisdunak, gero beltzak esporak heltzen zaizkionean, delikueszenteak.

OINA: Zuria, hutsa, hauskorra, goian meheagoa, pitin bat ezkataduna. Eraztun iheskorra, esporak pilatzen diren apenas marka belzkara bat.

MAMIA: Mehea, zuria, biguna, usain eta zapore hutsalak.

HABITATA: Udaberritik udazkenera talde faszikulu motako taldeetan, lurperaturiko landare hondakindun inguruetan.

JANGARRITASUNA: Jangarria gaztetan. Pozoitsua alkoholdun edariekin jaten badira edo alkoholdun edariak 48 orduren barruan hartzen badira.

OHARRAK: Coprinus hau nahiko arrunta da gure eremuetan. Coprinus Comatus, urbeltz galpardunarekin alegia, nahas daiteke, baina hau zuriagoa eta iletsuagoa da. Erratzeak ez dauka garrantzi handirik, alkoholdun edaririk hartzen ez bada behintzat, zeren alkoholarekin erreakzio alergikoak eragiten baititu, hala nola gorridurak, taupadak, etab…, “antabus” medikamendu antialkoholikoak eragiten dituen antzekoak.

 


Testu eta argazkiak: Plácido Iglesias.

2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta