Saltar la navegación

Ayuntamiento de la Anteiglesia de Abadiño

Parque Natural de Urkiola · Ayuntamiento de Abadiño

Situación


Menú principal


Ziza pozoitsuak

Orri-Onddo Hiltzailea

Paxillus involutus – Orri-onddo hiltzailea

Involutus hitzetik (lat) = kiribildua. Txapelaren ertzagatik.
Izen arrunta = (eusk.) Orri-onddo hiltzailea, (gaztel.) Paxilo enrollado (frants.) Paxille enroulé.

TXAPELA: 5 cm-tik 12ra arteko diametroa, konbexua; ertza guztiz kiribildua, gero zabaldua eta deprimitua. Kolore marroia, arre/gorrixka edo arre/horixka, giro hezea dagoenean kutikula likina. Ukitzean orbandu egiten da.

LAMINAK: Estuak, meheak, dekurrenteak, adarkatuak, txapelaren mamitik bereizgarriak, ukitzean marroiz orbantzen dira.

OINA: Laburra, sendoa, zaintsua, txapelaren kolore berekoa, ukitzean marroiz orbantzen da.

MAMIA: Lodia, trinkoa, harroa, horixka, ukitzean ilundu egiten da. Usain eta zapore atseginak.

HABITATA: Udan eta udazkenean pinudi eta urkidi, makaldi, gaztainadi, etab… Sarri agertzen da.

JANGARRITASUNA: HILTZAILEA. Antzina jaten omen zen, baina gaur ondo dakigu pozoidura larriak eragin dituela.

OHARRAK: P.filamentosusaren antz handia dauka, baina hau haltzadietan irteten da. Orri-onddo hiltzailea jangarritzat eduki izan da pozoidura hiltzaileak eragin zituen arte.

 


Testu eta argazkiak: Plácido Iglesias.

2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta