Saltar la navegación

Ayuntamiento de la Anteiglesia de Abadiño

Parque Natural de Urkiola · Ayuntamiento de Abadiño

Situación


Menú principal


Antonio Santuen Santutegia

Santutegiaren xehetasunak


Detalle exterior del santuario
Santutegiaren kanpoaldeko xehetasuna.

Santutegiaren barrualdean mosaiko paregabea, 1997an inauguratua, azpimarratuko dugu.170 metro karratu inguru ditu.850.000 harrixka baino gehiago dituela kalkulatzen dugu.Urkiolako geure tailerrean landu zen bi urtetan.Diseinua Jose Maria Muñozek egina da eta Peli misiolariak eta bere lagunek gauzatua.

Inguruneko natura ederra, Jainkoaren oparia, eliza barrura ekartzen saiatu gara, Meza Santuko esker ematean bizi ahal izateko.

Zuhaitz batetik gorantz doan silueta zuriak Jesus hil eta berpiztua irudikatzen du. Biziaren zuhaitza da.

Eta denboraren eta historiaren Jauna denez, urteko lau urtaroak egiten ditu.

Erretaulari beiradura eder batek ematen dio amaiera, eta bertan “bakearen usoa” dago, Gabi Ramos Urangaren lana.

Eta azpian su koloredun beste beiradura handi bat dauka, gerrako granaden leherketa gogora ekartzen duena.

Irudiak, zazpi burudun herensugea, gizakiaren etsaia, bere makilarekin zapaltzen duen San Anton Abadearenak eta Jesus Umea bere besoetan hartzen duen Paduako San Antoniorenak dira.

Taila ederrak dira, berriztatu berriak, errenazimendura igortzen gaituztenak, Andre Mariren irudia garai hartakoa da, izan ere.

Eukaristia presente kontserbatzen dugun kaperan beste mosaiko bat daukagu, 1993an inauguratua eta gurutze grekoaren formako onddo nuklear baten antza duena.

Azpimarratu gura ditugu barrokoko Kristo gurutziltzatu esanguratsua eta XVI. mendeko San Anton zaharraren irudia eta San Antonio modernoarena.

Kanpoan Vera Gurutzearen eta Santa Apoloniaren ermitak begira ditzakezue, eta antzinako galtzada zaharretatik ikuspegi ikaragarriko balkoi batean amaitzen den gurutze bidea egin dezakezue.

 


2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta