Saltar la navegación

Ayuntamiento de la Anteiglesia de Abadiño

Parque Natural de Urkiola · Ayuntamiento de Abadiño

Situación


Menú principal


Ziza jangarriak

Galanperna jangarria

Galanperna
Lepiota procera – Galanperna jangarria

Procerus hitzetik (lat) = Garaia, liraina. Bere itxuragatik
Izen arrunta = (eusk.) Galanperna jangarria, (gazt.) Matacandelas Apagador, parasol, (frants.) Grisotte

TXAPELA: 10cm-tik 25 (30)era arteko diametroa, hasieran ia-ia esferikoa da, gero ireki egiten da eta guztiz zabalduta amaitzen du, erdian errotxo bat dauka, marroi itxurako kolorea izaten du, gero kutikula pitzatzen hasten zaio eta azpi zurixkaren gainean ezkata marroiak geratzen zaizkio.

LAMINAK: Zuriak edo pitin bat kremak, askeak, trinkoak, konkordunak.

OINA: Luzea, 40 cm-ko altuera ukan dezake, zilindrikoa, hutsa, zaintsua, tigre-marrazkiarekin sigi-sagan, txapela bezalako kolorearekin, oinarrian erreboiltsua. Eraztun bikoitza eta mugikorra dauka, oinera apurtu barik irristatzen da.

MAMIA: Zuria, txapelean samurra eta oinean zaintsua. Usain sumaezina, zapore atsegina.

HABITATA: Udan eta udagoienean baso eta larreetan.

JANGARRITASUNA: Jangarri ona, oina izan ezik, zaintsua delako.

OHARRAK: Ziza oso ugaria gure inguruan; antzeko itxurako makrolepiotekin nahas daiteke, baina hauxe da tamainarik handiena hartzen duena.

 


Testu eta argazkiak: Plácido Iglesias.

2006 - 2007 © Abadiño Elizateko Udala - Eskubide guztiak erreserbatuta